57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Lizarraga. Xehetasun azterlana hasiera batez onestea

Ergoienako Udalak joan den martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, bertaratuek aho batez hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 167. lurzatiaren xehetasun azterlana, Lizarragan, Gregorio Luis Ezkerrak sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan zein hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hamabost eguneko epean, hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Ergoienan, bi mila eta hiruko martxoaren hamabostean. Alkatea, Olatz Berastegi.

Iragarkiaren kodea: A0303636