57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 212/99 espedientearen 2002ko abenduaren 11ko deuseztapenarena.

Aditzera ematen da: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 212/99 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, Begoña Groba Santos andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2002ko abenduaren 11n ebazpen hau eman zen:

"4583/2002 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Begoña Groba Santos andreari autonomo gisa aritzeko emandako finantza laguntzaren zati bat deuseztatzen duena.

Gertakariak:

1. 1999ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, aipatu onuradunak 1.710,47 euro jaso zituen, finantza-dirulaguntza gisa, korrituetan hobaria jasotzeko, 1986ko otsailaren 21eko Ministro-Aginduan ezarri bezala (Autonomoen enplegua sustatzeko laguntza-programak). Zenbateko hori "Caja Rural de Navarra" finantza-entitatean sartu zitzaion, hor baitzuen hobariaren xedeko mailegua.

2. Onuradunak ez ditu bete dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoriozko betebeharrak, baja eman baitu Langile Autonomoen Araubide Berezian, mailegua amortizatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen.

Bestalde, espedienteko agirien arabera, frogatu da, 1999ko martxoaren 1etik 2001eko uztailaren 31ra bitarte, interesatua alta emanda egon dela langile autonomo gisa.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Espedienteko gaia aztertu eta ebazteko eskumena "Zuzendaritza-Kudeatzailetza" honi dagokio ondokoetan ezarritakoaren arabera: apirilaren 11ko 930/1986 Errege Dekretua, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretua eta 1986ko otsailaren 21eko Ministroaren Agindua.

2. Finantza-dirulaguntza hori emateko ebazpenaren bidez erabaki eta xedatutakoari jarraituz, eta, halaber, finantza-dirulaguntzei buruz Lankidetza Hitzarmenean eta gainerako araudian horretarako ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko erakunde honek "bere gain hartzen du emandako dirulaguntzaren gaineko ebazpena eman eta dirua bueltatzeko eskatzeko ahalmena, bai onuradunari zuzenean bai entitate emaileari, honako kasu hauetakoren bat gertatuz gero: mailegu hartzaileak inbertsio planeko dirua aurreikusitako helburua ez den zerbaitetarako erabiltzen badu; edo erakunde horren aurrean egiaztatzen ez badu, agiri eta frogen bidez, langile autonomo gisa hasi dela lanean eta Gizarte Segurantzaren sisteman alta eman duela, mailegua sinatu eta sei hilabetetan; edo baja ematen badu, araubide horretan amortizatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen; edo, bestela, indarra duen Lankidetza Hitzarmenean jasotako bestelako inguruabar erabakigarririk gertatzen bada".

Horrenbestez, ebazpen honen "Gertakariak" atalean adierazitakoari jarraikiz, bidezko da garai hartan emandako dirulaguntzaren zati bat deuseztea eta Nafarroako Gobernuari bueltatzeko eskatzea.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

1. Deuseztatzea Beriaingo Begoña Groba Santos andreari (15.813.524-W IFZ/NANa) 1999ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez maileguko korrituetan hobaria jasotzeko emandako finantza-dirulaguntzaren zati bat.

Deuseztatu den zatiari dagokion zenbatekoa, itzuli beharrekoa beraz, hauxe da: 541,64 euro.

2. Interesatuari adieraztea Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean diru-kopuru hori, hots, 541,64 euro, itzuli behar duela, 2002ra arte luzatu den 2001eko Aurrekontuetako ondoko kontusailean behar den diru-sarrera eginez: 881001/84100/3890/000000.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Kontu-hartzailetza delegatuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean."

Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Beriainen, Monte Bajo kalea 3-3. solairuan, izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaikan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea.

Iragarkiaren kodea: A0302147