57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Cabredo 3491 ikerketarako baimenari buruzko iragarkia.

Canteras de Lamadrid S.L. enpresak Cabredo 3491 izeneko 9 meatze laukiko Ikerketarako Baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) Atalean baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Cabredoko eta Aguilar-Kodeskoko udal mugapeetan egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:

ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA

1 2&deg. 25' 0.00" 42&deg. 38' 0.00"

2 2&deg. 24' 0.00" 42&deg. 38' 0.00"

3 2&deg. 24' 0.00" 42&deg. 37' 0.00"

4 2&deg. 25' 0.00" 42&deg. 37' 0.00"

1 2&deg. 25' 0.00" 42&deg. 38' 0.00"

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesatu diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industri Segurtasunerako Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballeroren parkeko 1eko 5. oinean, Fuerte del Príncipe II eraikinean, 8:30etik 14:30 arte, honako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunetan, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Erregimenerako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian._Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: C3082684