57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Herrilurretako lurzatiak adjudikatzeko eskaera

2003ko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hamar egun naturaleko epea eman zen eskubidea dutela uste dutenek herrilurren adjudikazioa eska dezaten, aldez aurretik ediktua jarrita Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Eskaerekin batera, beharrezko diren agiriak aurkeztuko dira, eta ezarritako baldintzak beteko dira. Horri buruzko informazioa Udalaren bulegoetan eskatzen ahalko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0304011