57. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

2003ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2003ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. artikulutik 276.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua. Zuzeneko zergak: 103.320,00 euro.

2. kapitulua. Zeharkako zergak: 40.905,00 euro.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 88.000,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 198.600,00 euro.

5. kapitulua. Ondare-dirusarrerak: 20.290,61 euro.

6. kapitulua. Ondare-besterentzeak: 137.802,00 euro.

7. kapitulua. Transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 318.798,69 euro.

8. kapitulua. Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Dirusarrerak guztira: 907.716,30 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua. Langileen lansariak: 81.542,48 euro.

2. kapitulua. Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 281.102,91 euro.

3. kapitulua. Finantza-gastuak: 11.712,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 47.924,75 euro.

6. kapitulua. Inbertsio errealak: 424.657,04 euro.

9. kapitulua. Finantza-pasiboak: 60.777,12 euro.

Gastuak guztira: 907.716,30 euro.

2. Jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 egun balioduneko epean.

3. Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsiko da.

Arbizun, bi mila eta hiruko apirilaren bian. Alkate udalburua, Fco. Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0303835