III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
P U I U
Kalifikazio juridikoaren aldaketa
Puiuko Udalak, 2003ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, legezko erabateko gehiengoaz:
1._Zerbitzu publikoei atxikitako Pérez Aoiz kaleko etxebizitzen kalifikazioa hasiera batez aldatzea (maisuen etxebizitzak), aipatu zerbitzutik desafektatu eta ondareko ondasun gisa kalifikatuz.
2._Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bidezko alegazioak aurkez daitezen.
3._Jendaurreko epearen tramitean erreklamaziorik aurkezten ez bada, etxebizitzen kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Puiun, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan. Alkatea, Francisco Gil Guillén.
Iragarkiaren kodea: a0301366