28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

8/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Mairagako Mankomunitatearen ur horniduraren 2003ko tarifak onesten dituena.

Mairagako Mankomunitateak ur horniduraren 2003ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "Estatuko Aldizkari Ofiziala") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei urtarrilaren 14an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Mairagako Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1._Mairagako Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, tarifa hauek 2003. urterako:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUKO DIAMETROA HIRUHILEKO KUOTA

7 mm.tik 10 mm.ra 3,66

13 mm. bitarte 5,31

15 mm 11,56

20 mm 18,17

25 mm 25,58

30 mm 41,20

40 mm 74,31

50 mm 107,40

65 mm 115,12

80 mm 138,12

100 mm 230,05

150 mm 1.063,93

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m3ko.

1. tarifa._Etxeetarako. Ongintzako zentroak eta OHO, BBBko eta LH2ko ikastetxeak, ofizialki aitortuak, barne: 0,335282.

2. tarifa._Industria eta saltokietarako. Industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak barne. Taldeka erabili beharreko kiroldegiak ere sartzen dira, ureztaketa izan ezik: 0,519359.

3. tarifa._Erabilpen konbinatuen tarifak.

3.1. Baratza, aisialdia finka partikularretan eta kiroldegi partikularrak:

lehenbiziko 22,5 m³, 0,335282.

Hortik goiti, 1,840765.

3.2. Industria daukaten etxebizitzak:

lehenbiziko 45 m³, 0,335282.

Hortik goiti, 0,525933.

3.3. Ohiko helbiderako familia bakarreko etxebizitzak, belardia edo baratza dutenak (igerilekurik ez):

lehenbiziko 45 m³, 0,335282.

Hortik goiti, 1,676410.

4. tarifa._Kontsumo soziala: 0,335282.

5. tarifa._Udalen kontsumoa eta udalek ureztatzekoa eta erabilera publikoko jabetza pribatua: 0,335282.

6. tarifa._Entitate ofizial mankomunatugabeen kontsumoa: 0,525932.

7. tarifa._Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 1,682985.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: suteetarako aho bakoitzaren mantentzeagatik 5,89 euro kobratuko dira hiru hilabetean.

2._Ateratzen den kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Mairagako Mankomunitateari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamaseian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria. Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: C3012414