28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean, hura garatzeko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Augusto Martínez Aparicio. Jarduera: ibilgailuak eta bizikletak konpondu eta mantentzeko tailerra paratzea. Tokia: La Paz, z.g., Sartaguda.

Sartagudan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0301304