III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R D E
Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratuarekin betetzeko deialdira aurkeztutako izangaien behin betiko zerrenda
Gardeko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda 2003ko otsailaren 5ean argitaratu zen 16. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, Gardeko Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman du:
1._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
CAMPION GASTON, JOSE IGNACIO
GLARIA MAINZ, SANTIAGO
Baztertuak: inor ez.
2._Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz honako hauek izendatu dira epaimahaiko kide:
Epaimahaiburua: José Javier Echandi Sarriés.
Ordezkoa: Ladislao Sanz Biesa.
1. mahaikidea: Alberto González Guerrero.
Ordezkoa: José Manuel Odriozola Ibarguren.
2. mahaikidea: Martín Javier Rípodas Trigo.
Ordezkoa: Juan Ignacio Orduna Gorrindo.
3. mahaikidea: Angel Mainz Rodrigo.
Ordezkoa: María Pilar Anaut Ezquer.
4. mahaikidea: Marcos Ureña Marco.
Ordezkoa: Roberto Fayanas Glaría.
Idazkaria izanen da, hizpidea bai baina bozik gabe, Gardeko Udaleko titular María Raquel Pérez de Iriarte Mateo; haren ordezkoa, berriz, Erronkariko Udaleko idazkari Carlos Manuel Sorli Peña.
3._Deialdiko hautaprobetako lehenengo ariketa 2003ko apirilaren 3an eginen da, goizeko hamarretan, Gardeko Herriko Etxean.
Garden, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: A0302020