28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Behin betiko onespena, 2002. urterako kreditu berezi bidez aurrekontua aldatzeko 16/2002 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2002ko azaroaren 29an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu bereziko 16/2002 espedientea, Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean. Guztira, 18.000,00 euro.

Martxoaren 15eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren izapidatzea eta onestea aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Udalak, osoko bilkuran, eta iragarkia 2003ko urtarrilaren 3an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betikoz onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitaratzen da.

Altak gastuetan:

Kontusaila: 1 4510 623. Izena: Liburutegiko kopiagailua. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Kontusaila: 1 1210 623. Izena: Bulegoetako kopiagailua. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Kontusaila: 1 4210 623. Izena: Haurtzaindegiko kopiagailua. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Altak diru sarreretan:

Kontusaila: 870 Gastu orokorretako gerakina. Zenbatekoa: 18.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra honetako bide hauek erabiltzen ahal direla:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Altsasun, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0301425