III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A N T A K A R A
Santakarako Arau Subsidiarioetako 17.2 jarduketa unitatean lurzati eraikigarriak esleitzeko lehiaketa
Xedea: 17.2 jarduketa unitatea esleitzeko lehiaketa publikoa, gehienez ere 12 etxebizitza, babestuak eta libreak, eraikitzeko.
Hasierako prezioa, B.E.Z. barne: 88.141,44 euro.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturaleko 13:00ak arte.
Jaieguna bada hurrengo egun baliodunean eginen da.
Behin-behineko fidantza: 1.763 euro (ehuneko 2).
Behin betiko fidantza: eskaintzaren ehuneko 4, B.E.Z. barne
Eskaintzak non aurkeztu: udal idazkaritza.
Bertzelako xehetasunak lehiaketaren gainean: iragarki oholean eta idazkaritzan.
Santakaran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Daniel Ayabar Gárriz.
Iragarkiaren kodea: A0301260