III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Arauetara egokitzeko obra osagarriak, argiak eta tentsioa aldatzea Rodezno kondearen plazako udal eraikinaren inguruan. Obren adjudikazioa
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Iruñeko Udaleko alkateak abenduaren 23an eman ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:
Kontratuaren xedea: obra hauek adjudikatzea: arauetara egokitzeko obra osagarriak, argiak eta tentsioa aldatzea Rodezno kondearen plazako udal eraikinaren inguruan.
Adjudikatzeko modua: prozedura negoziatua.
Adjudikazio prezioa: 108.004,33 euro.
Adjudikazio hartzailea: Greotecnia y Cimientos, S.A.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0214047