152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: "Okillegi" parajean, 671 pinu insignis ale, 486,63 metro kubiko egiten dutenak.

"Tartatxulo azpia" parajean, 323 pinu insignis ale, 106,65 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 15.878,70 euro (BEZa kanpo)

Mozketa modua: matarrasa.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu bitan irekiko dira proposamenak.

Egun horietako bat baliogabea bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Hasierako prezioaren % 2a fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

_Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Imanol Legarreta Narvarte.

Iragarkiaren kodea: A0310499