152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Urbanizazio proiektua: A.R. 10-A, AA-6, 10. eremua, industrialdea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2003ko azaroaren 3ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen ondoko hau urbanizatzeko proiektua: 10-A banaketa eremua, AA-6, 10. eremua, industrialdea, hain zuzen ere Alfaroko errrepidearen, Merindad de Ultrapuertos biribilgunearen, Cerámica Tudelana eta Cerámica Añón izenekoen artean kokatua baitago. Proiektua María José Díaz Hernández andreak sustatu du, Construcciones Santiago Calvo, S.A.ren izenean. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko erregistro orokorrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0310901