III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Hasierako onespena, kreditu berezi bidez aurrekontua aldatzeko 06/2003 espedienteari
Altsasuko Udalak 2003ko urriaren 31n eginiko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Ikusirik udal ekonomilariak eginiko txostena eta 2003ko azaroaren 9an Ogasun Batzordeak "Proyecto entorno recreativo" izeneko gastuari aurre egiteko kreditu-espedientea aztertu ondoren,
Honako hau erabaki da:
Lehendabizi: aipatu espedientea onestea.
Bigarren: aipatu akordioa idazkaritzan ikusgai jartzea hamabost egun balioduneko epean,Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Hirugarren: Ogasun Sailari erabaki honen berri ematea dagozkion ondorioak izan ditzan.
Altsasun, bi mila eta hiruko azaroaren hamaikan. Alkatea, Asun Fdez. De Garaialde Lazkano.
Iragarkiaren kodea: a0311002