152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, alegia, 18.196.494 espedienteari buruzko 2003ko irailaren 30eko Ebazpenari dagokiona (María José Golina Viera andreari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena:

"3614/2003 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Golina Viela andreari (NANa: 18.196.494; helbidea: Cantarería plaza, 4, 31390, Erriberri) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2003ko irailaren 10ean María José Golina Viela andreari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarrena: ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarrena: testu bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak

EBATZI DU:

María José Golina Viela andreari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia, apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita hamarrean._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Erriberrin (Nafarroa) zuen, Cantarería plaza, 4. zk._, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea, alegia, 72.981.398 espedienteari buruzko 2003ko urriaren 14ko Ebazpenari dagokiona (Josue Barrul Jiménez andreari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duena:

"3736/2003 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Josué Barrul Jiménez jaunari (NANa: 72.981.398; helbidea: Magdalena kalea, 32-3.a, esk., 31015, Iruña) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2003ko irailaren 15ean Josué Barrull Jiménez jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarrena: ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbide oinarriak

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarrena: testu bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak

EBATZI DU:

Josué Barrul Jiménez jaunari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia, apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hamalauan._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Iruñean (Nafarroa) zuen, Magdalena kalea, 32-3.a, esk._, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea, alegia, E3.124.152 espedienteari buruzko 2003-10-08ko Ebazpenari dagokiona (Aida Angelica Pareja Diaz andreari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatiak agintzen duena:

"3714/2003 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Aida Angélica Pareja Díaz andreari (AIZ: 3.124.152; helbidea: Alfontso borrokalariaren kalea, 18-4.a, 31007, Iruña) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2003ko abuztuaren 18an Aida Angélica Pareja Diaz andreari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 132. zenbakia).

Bigarrena: ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "EAO", 189. zk.), abenduaren 12ko 45/2002 Legearen 5.7. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarrena: testu bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak

EBATZI DU:

Aida Angélica Pareja Díaz andreari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia, apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren zortzian._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Iruñean (Nafarroa) zuen, Alfontso borrokalariaren kalea, 18-4.a_, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: C3364526