109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaintzako laguntzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2002ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 20koa). Iragarkia.

Jesús Angel Laínez Cabezón jaunak gora jotzeko helegitea paratu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizaintzako laguntzaile izateko lanpostuak oposizio-lehiaketaz betetzeko deialdiaren onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko helegitearen kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkez daitezke, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita batean._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Javier Sada Goñi.

Iragarkiaren kodea: C3234977