109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Valtierrako Udalak, 2003ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

GASTUAK:

Kreditu berezia.

01109 87000. Defizita, diruzaintzako gerakin negatiboagatik: 374.648,86 euro.

Kreditu berezia, guztira: 374.648,86 euro.

DIRUSARRERAK:

Dirusarrera goitituak:

91703. Mailegua, diruzaintzako gerakin negatiboaren defizita finantzatzeko: 374.648,86 euro.

Finantzaketa, guztira: 374.648,86 euro.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Valtierran, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0307332