109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Eraikinetako sargune eta gorputz edo elementu irtenei buruzko ordenantzako 8. artikuluaren aldaketa behin betiko onetsita

Udalak, 2003ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arau Subsidiarioetako Eraikinetako sargune eta gorputz edo elementu irtenei buruzko ordenantzako 8. artikuluaren aldaketa. Hona nola gelditu den:

8. art. Sargune eta gorputz edo elementu irtenak. Gorputz irtenak dira eraikinaren bolumena zehazten duen planotik ateratzen direnak, eta betiere bizigarri edo okupagarriak direnak. Itxiak, erdi itxiak eta irekiak izan daitezke.

Elementu irtenak dira eraikuntzako elementuak edo apaingarritako erabiltzen direnak, betiere bizigarri edo okupagarriak ez badira; hala nola, zokaloak, teilatu-hegalak, xurrutarriak, markesinak, olanak eta abar.

Debekatuta daude gorputz irtenak soto, erdisoto eta beheko solairuetan, baldin eta arauetan edo izan daitezkeen plan edo xehetasun azterlanetan ezarritako lerrokadura ofizialetik kanpo badaude.

Gorputz irtenak egon ahalko dira lehenengo solairu altutik gora. Hegalkinaren gehieneko neurria fatxada aurreko kalearen edo eremu publikoaren zabaleraren (a) araberakoa izanen da:

a > = 10 metro: 120 cm.

4< a < =10 metro: 50 cm.

a< = 4 metro: debeku dira gorputz irtenak.

Lurzatiaren lerrokaduratik ateratzen ez diren hegalkinetan, 90 cm-ko zabalera baimenduko da gehienez ere.

Soto, erdisoto eta beheko solairuetan elementu irtenak baimenduko dira 0,12 m ateratzen badira gehienez ere, hala nola zokaloetan, kanpoko estalduretan eta abar.

Beheko solairuetan etxebizitzako sarrera nagusia babestu ahalko da edo elementu bereziak ezarri, elementu eta gorputz irtenak erabiliz, betiere ez badira eremu publikora ateratzen.

Mendikur industrialdeko ordenantza._IM² unitateko (Mendikur industrialdea) eraikinen altuera, diseinua eta materialak, eraikita diren nabeenei lotuko zaizkie zorrozki. Nabeak eraikitakoan fatxadari eragiten dioten obrak baino ez dira baimenduko: baoak irekitzea, ixtea edo tokiz aldatzea. Horietan fatxadako materialak erabili beharko dira, jatorrizko eraikinaren diseinuari jarraituz.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Orkoienen, bi mila eta hiruko ekainaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0307366