109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A P O B L A C I O N

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluari jarraituz, bake epailearen eta ordezkoaren kargu hutsen deialdia eginen da behar adina denborarekin, eta bertan eskabideak aurkezteko epea eta tokia adieraziko dira. Beraz, bake epaile aritzeko interesa duenak eskabidea aurkeztu beharko du Lapoblación-Meanoko Udalean, iragarkia argitaratu eta 15 eguneko epean.

Baldintzak: espainiarra eta adinez nagusia izatea, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluan ezarritako ezgaitasunik batere ez izatea.

Meanon, bi mila eta hiruko uztailaren hamarrean. Alkatea, Eduardo Remírez Ocio.

Iragarkiaren kodea: A0307298