109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batean onetsirik, Gorraitzen

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2003ko uztailaren 9an, Gorraizko Plan Partzialeko C.6 unitatearen (5. lurzatiki 8.era) xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batean onesteko, Pagocelay Goizabal, S.L.k sustaturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta hiruko uztailaren zortzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0307217