109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Kudeaketa hitzarmena hasiera batean onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2003ko uztailaren 15ean egin bilkuran:

Tecnologías Canadienses, S.L.k eskaturik tramitaturiko kudeaketa hitzarmena hasiera batean onetsi ondotik (2003ko apirilaren 28ko osoko bilkura) jendaurrean egoteko epea amaiturik (2003ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, ekainaren 16an) inork alegaziorik aurkeztu gabe, boz batez erabaki da:

a) Tecnologías Canadienses, S.L.k 27. poligonoko 64. lurzatian, Zubiriko UA 3an, sustaturiko kudeaketa hitzarmena behin betikoz onestea.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Interesatuei jakinaraztea, 15 eguneko epean sina dezaten.

Esteribarren, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0307212