89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Lurzatiak salmentan

Zizur Zendeako Udalak lehiaketa publikoa eginen du, Zelaia-Zizur Txikia sektoreko birzatiketa proiektuaren ondorioz sortutako M-16 eta M-4 lurzatiak saltzeko, biak ere Udalaren jabetzakoak baitira. Lurzati horiek babes ofizialeko 32 etxebizitza eta tasaturiko 12 etxebizitza libre egiteko erabiliko dira, hurrenez hurren, Udalbatzak, 2002ko ekainaren 28an egin bilkuran, onetsitako baldintzen pleguari jarraituz.

Salmentaren prezioa:

M-16 etxe-saila: seiehun eta hemezortzi mila ehun eta hogeita hamabi euro eta hamahiru zentimo (618.132,13 euro).

M-4 etxe-saila: hirurehun eta bederatzi mila zazpiehun eta berrogeita hamabost euro (309.755,00 euro).

Zizur Zendeako Udalak, adjudikazio-hartzailearen kontu, indarrean dagoen BEZa (% 16) erantsiko die prezio horiei.

Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturalean bukatuko da, eguerdiko ordu bietan. Nolanahi ere, epe hori ez da 2002ko abuztuaren 19ko ordu bera baino lehen bukatuko. Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, Gazolatzen baitago.

Baldintzen plegua proposamenak aurkezteko toki berean eskuratu ahalko da eta baita 948 353053, 012 telefonoetan ere.

Gazolatzen, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0207626