74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

E D I K T U A

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (1992-11-27an argitaratua, 285. Estatuko Aldizkari Ofizialean) eta hura aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearekin bat (1999-01-14an argitaratua, 12. Estatuko Aldizkari Ofizialean), Alkatetzak 2002ko apirilaren 15ean emandako ebazpena jakinarazten zaio Gerardo Villarrubia García jaunari, azken helbide ezagunean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan baita. Gaia: entzunaldia, Sartagudako Lodosako Errepidea kaleko 29an lizentziarik gabe burutu diren obra legeztaezinei buruzko espedientearen barnekoa.

Aipatu agiriak Sartagudako Udaletxean daude. Ukituriko finkako jabekideak, Gerardo Villarrubia García jaunak alegia, 15 eguneko epea izanen du, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, alegazioak, agiriak eta frogak aurkezteko.

Sartagudan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0206187