74. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

4.2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa. Behin betiko onespena

2002ko martxoaren 21eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen Martzillako A.S.etako 4.2 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Jendaurrean egon zen 2002ko apirilaren 26an, 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu ondotik, eta epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu; hortaz, hasierako onespenaren erabakiarekin bat eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 169.4 artikuluari jarraikiz, behin betikoz onetsi da 4.2 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Martzillan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0206186