60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenen jakinarazpena

Ondoko espediente hauek ebazteko epea 6 hilabetez luzatzeari buruzko ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Arau-hauslearen izen-abizenak: Juan Manuel Cruz Moreno jauna (26.444.922). Ebazpenaren eguna: RMA, 2002-OTS-02 (18/MA). Arau-haustearen arrazoia: 901/01 espedientea; zakurra lotu gabe eramatea Karlos III.aren etorbidean, apirilaren 24an. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Urratutako arauak: 7/1994 Foru Legearen 24.2.h artikulua.

Arau-hauslearen izen-abizenak: Juan Manuel Cruz Moreno jauna (26.444.922). Ebazpenaren eguna: RMA, 2002-OTS-28 (5/MA). Arau-haustearen arrazoia: 1833/01 espedientea; zakurra lotu gabe eramatea Txapitela kaleko 6.ean, 2001eko urriaren 1ean. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Urratutako arauak: 7/1994 Foru Legearen 24.2.h artikulua.

Halaber, aditzera ematen da espedienteak interesatuen eskura daudela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dituztela, lanegunetan, goizeko 8:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203819