60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Aurrekontuaren aldaketa onestea

Miranda-Argako Udalak, 2002ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, arauzko quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2/2001 aldaketa. Aldaketak 2000ko aurrekontu arruntaren kreditu gerakinak 2001eko aurrekontu arruntari eransten dizkio.

Aurrekontuko aldaketaren espedientea agerian egonen da, udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori egiten da irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan xedatzen denaren arabera, haren bidez garatzen baita, aurrekontu eta gastu publikoari dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedatzen denari jarraikiz. Alegaziorik izan ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat emanen da.

Miranda-Argan, bi mila eta biko apirilaren bostean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: a0203965