60. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1015/2002 EBAZPENA, irailaren 19koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Artaxoan esnetegi bat paratzeko proiektu teknikoa, Olagorria SATek, NA660 zenbakikoak, sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera I. eranskineko 1. taldeko e) idatz-zatiari dagokio eta beraz Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera izapidatu behar da (Dekretu hori maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen bidez aldatu zen).

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Artaxoan esnetegi bat paratzeko proiektu teknikoa, Olagorria SATek, NA660 zenbakikoak, sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Artaxoako Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean zabaltzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Artaxoako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0204458