55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Trafikoko zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 36/2001. Jabea: María Natividad Suhas Laurencena. Matrikula: NA-1918-AX. Arau-haustearen tokia: Altzate karrika, 22. Eguna: 2001.10.08. Ordua: 12:42. Zenbatekoa: 18 euro. Arau-haustea: BSLEko 90. artikulua BSLko 39.a.

Espedientea: 42/2001. Jabea: María Luisa Apezteguia Sanjurjo. Matrikula: NA-8469-AN. Arau-haustearen tokia: Altzate karrika, 20. Eguna: 2001.10.16. Ordua: 14:39. Zenbatekoa: 18 euro. Arau-haustea: BSLEko 90. artikulua BSLko 39.a.

Espedientea: 41/2001. Jabea: Jose Luis Rodriguez Granja. Matrikula: NA-1952-W. Arau-haustearen tokia: Itzea karrika, 12. Eguna: 2001.10.15. Ordua: 13:48. Zenbatekoa: 18 euro. Arau-haustea: BSLEko 90. artikulua BSLko 39.a.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Beran, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkatea, J.J. Goya Echeverría.

Iragarkiaren kodea: a0204412