55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2002ko lan-eskaintza publikoa

Berriozarko Udaleko alkateak, 2002ko apirilaren 16an, xedapen hau eman zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoa betez, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa,

Ebatzi dut:

Lan-eskaintza publiko hau onestea:

-Zerbitzu anitzetako langile bat. Maila: C. Txanda murriztua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 15.6 artikuluan ezarritakori jarraituz. Lanpostuaren zenbakia: 059.

-Administrari laguntzaile bat. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 050.

-Gazteriaren eragile bat. Maila: C. Sarbidea: oposizio- lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 048.

-Emakumeei informazioa eta aholkuak emateko monitore bat, lanaldi partzialean. Maila: C. Sarbidea: oposizio- lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 053.

-Kantu eta oboe irakasle bat, lanaldi partzialean. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren zenbakia: 033".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204325