55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

AKATSEN ZUZENKETA, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an eman 364/2002 Ebazpenarena. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen arteko hitzarmenei loturiko 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeen 2002-2003 ikasturterako tarifen araubidea finkatu zen. Aipatu hitzarmenak abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 6an eman 364/2002 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuaren eta toki entitateen arteko hitzarmenei loturiko 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeen 2002-2003 ikasturterako tarifen araubidea finkatu zen (hitzarmen horiek abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenaren bidez arautu ziren). Bada, Ebazpen horren argitalpenean, alegia, 2002ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 1ean argitaratutako iragarkian, akatsa egin dela oharturik, behar duen zuzenketa ematen da argitara.

1823. orrialdean, "7 orduko ikastetxeak" taulan, "eskolatzea + jantokia" zutabean, "7.212,16-8.414,17 euro (1.200.002-1.400.000 pezeta)" tartearen lerroan, "137,03 euro (22.800 pezeta)" dioen tokian, honela behar du: "132,23 euro (22.000 pezeta)".

1824. orrialdean, "4 orduko ikastetxeak" taulan, "eskolatze jantokia" zutabean, "3.005,06 euro (500.000 pezeta) baino gutxiago" tartearen lerroan, "7,13 euro (5.678 pezeta)" dioen tokian, honela behar du: "34,12 euro (5.678 pezeta)".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian.-Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0203571