55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 8an emandako 16 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-1026 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Abrego Alcalde jaunak jarri zuen, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka; udal garabiak ibilgailu bat eraman zuelako egin zen likidazio hori. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"16 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-1026 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Abrego Alcalde jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka; udal garabiak ibilgailu bat eraman zuelako egin zen likidazio hori.

Egitezko aurrekariak:

1. Jesús Abrego Alcalde jaunak, 1999ko azaroaren 22an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka; udal garabiak ibilgailu bat eraman zuelako egin zen likidazio hori.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2000ko ekainaren 30eko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 2000ko ekainaren 30eko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 6an emandako 5292 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3606 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro Ruiz Ibarrola jaunak jarri zuen, tiketean ageri zena baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 11n eman zuen ebazpenaren aurka (401125/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5292 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3606 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Pedro Ruiz Ibarrola jaunak jarri du errekurtso hori, tiketean ageri zena baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 11n eman zuen ebazpenaren aurka (401125/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 5.000 pezetako isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, aparkaldi mugatuko aldean (Felipe Gorriti kalea, 22) eta orduetan, ibilgailua tiketean ageri zen baino denbora luzeagoan aparkatuta edukitzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta legelariaren txostena erantsi du aurkatutako egintzaren legezkotasuna aldezteko.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen ekintzarik eza, zabarkeria edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarria "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko ekintzaren preskripzioa gertatu dela; ustezko arau-haustea egin zen egunetik (2000ko azaroaren 20a) salaketa jakinarazi zen eguna arte (39 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2001eko martxoaren 28koan) sobera bete zen Administrazioak zehapenak ezartzeko daukan hiru hilabeteko epea. Epe hori martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak ematen dio, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko testu artikuluduna onetsi duenak, 81. artikuluan (martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutako eran idatzita); dena dela, ofizioz adierazi behar zen arau-haustea preskribaturik zegoela.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 2000ko abenduaren 26an eta 28an, interesatuaren azken helbide ezagunean -Miranda kalea, 6, Tafalla (Nafarroa)- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren jakinarazpen saio biak ia ordu berean egin ziren (bata 11:10ean eta bestea 11:30ean), arestian aipatutako legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 4/1999 Legeak aldarazia). Jakina da jakinarazpen akastunek ez dutela geldiarazten preskripzio-epea, jurisprudentzian maiz azaldu denez: "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpena deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (401125/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 10ean emandako 4764 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-5498 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Andrés Niso Rubio jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko irailaren 19an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, gehiegizko alkohol-tasarekin zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko ekainaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (9735/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4764 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-5498 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Andrés Niso Rubio jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko irailaren 19an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, gehiegizko alkohol-tasarekin zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko ekainaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (9735/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, motordun ibilgailua gidatzen aritzeagatik (Antso Azkarra etorbidea, 15) arnasean 0,25 mg/l-tik gorako alkohol-tasa eduki arren, zehatzago 0,53 mg/l-koa, antolamendu juridikoa urratzen zela (9735/00 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zituen egitateak erabat egiaztatu dira espedientean, zeren, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatu bezala, trafikoa zaintzearen ardura duten agintaritzaren agenteek egindako salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen baitute. Errekurtsogileak ez du kontrako frogarik aurkeztu, ez salaketaren eta ebazpen-proposamenaren aurka egin zituen alegazioetan ezta errekurtso honetan ere. Udalak, aldiz, espedientean hainbat frogabide bildu ditu: agente salatzailearen berrespen-txostena; errekurtsogileari egin zitzaizkion bi proben emaitzen kopia (2000ko martxoaren 26ko 5:07an 0,59 mg/l zituen eta 5:29an 0,53 mg/l); arnasako alkohol-graduaren zehaztapenaren aktaren kopia, non interesatuak adierazten baitu ez duela nahi egin zaizkion probak odol analisi, gernu analisi edo bestelako analisiekin erkatzerik (interesatuak ez zuen sinatu nahi izan akta hori; bere ezezkoaz baliaturik, halako agiririk ez dagoela alegatu nahi izan du, eta beraz, ez zitzaiola aukerarik eman emaitzak bestelako saioen emaitzekin alderatzeko); erabili zen etilometroaren azken berrikuspenaren ziurtagiria, Espainiako Metrologia Zentroak emana; argi dago arau-haustea egin zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.5 artikuluko 2. idatz-zatiko a) letran xedaturik dagoenez, arau-hauste oso larria da "lege honen eraginpeko bideetan ibilgailuak gidatzea, arau bidez ezarritako alkohol tasak gainditu arte edari alkoholdunak edanda, eta, betiere, sorgorgarriak, estupefazienteak eta horrelako substantziak hartuta gidatzea...". Trafikoari buruzko Legeak xedatutakoaren ildo beretik, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuak (urriaren 23ko 2.282/1998 Errege Dekretuaren bidez aldarazia), 20. artikuluko lehenengo paragrafoan hauxe dio: "Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eraginpeko bideetan ezin da ibilgailurik gidatu odoleko alkohol-tasa litroko 0,5 gramotik gorakoa edo arnasako alkohol-tasa litroko 0,25 miligramotik gorakoa denean".

Arau-hauste oso larriengatik 100.000 pezetako isuna ezartzen ahal da gehienez, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingoan 75.000 pezetako isuna jarri da. Auzitegi honen iritziz, isunaren zenbatekoa zuzena da, kontuan izanik errekurtsogileari etilometroarekin egin zitzaizkion proben emaitzetan arnasako alkohol-tasa legez ezarritako gehienekoa halako bi baino handiagoa izan zela. Ez du zentzurik, beraz, zehapena zorrotzegia dela esanez errekurtsogileak egindako alegazioak, zeren eta, ezarri zaion isunaren zenbatekoa Zuzenbidearen araberakoa izateaz gainera, errekurtsogileak hamar eguneko epea izan baitzuen, salaketa jakinarazi ziotenetik, isun hori 100eko 20ko deskontuarekin ordaintzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legeak 67.1 artikuluan bertan xedatzen duen bezala.

Bestalde, zehapen espedientean ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarritakoa, horren bitartez ezetsi egin baitzen errekurtsogileak berak jarritako birjarpenezko errekurtso bat, gehiegizko alkohol-tasarekin zirkulatzeagatik isuna ezartzeko zinegotzi berak aurrez emandako ebazpenaren aurkakoa (9735/00 zenbakiko udal espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 23an emandako 4990 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3228 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Pilar Sesma Galarraga andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko aprilaren 17an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, tiketean adierazitako denbora baino luzaroago ibilgailua aparkatuta edukitzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (801226/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4990 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3228 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. María Pilar Sesma Galarraga andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko aprilaren 17an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, tiketean adierazitako denbora baino luzeago ibilgailua aparkatuta edukitzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (801226/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak 801226/00 zenbakiko zehapen espedientean emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, aparkaldi mugatuko aldean (Sandoval kalea, 2) eta orduetan, ibilgailua tiketean ageri zen baino denbora luzeagoan aparkatuta edukitzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen alegazioak eta oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Zehapena eragin zuten gertaerak ez dira erabat egiaztatu espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek "ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira" (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean).

Horiek horrela, administratuak berez duen errugabetasun ustea hausteko Udalak zaintzailearen adierazpen hutsaz gain beste froga batzuk aurkeztu behar zituen. Ildo horretan gogoan eduki behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan -besteak beste 1989ko urriaren 23koan -6990 E.Ar.-, 1990eko urtarrilaren 29koan -357 E.Ar.- eta 1997ko maiatzaren 21ekoan -4375 E.Ar.-, behin eta berriz ezarri dela ondokoa: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta horrela egin ezean, zaintzaileak salaketa-orrian egin dituen adierazpenak eta interesatuak egin dituenak maila berean daudela onartu behar da, azken horrek ukatu egiten baitu ustezko arau-haustea egin duenik eta kasu honetan, kontrakorik frogatu ez denez, administrazioko erantzukizun-ezaren oinarriak du lehentasuna, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluaren arabera. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpenak deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarri dena, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko zinegotzi berak emandako ebazpenaren aurkakoa (801226/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 29an emandako 5106 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3618 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Lozano Porras jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (333/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5106 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3618 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Francisco Javier Lozano Porras jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (333/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Antsoaingo Alkatetzak zehapena ezartzeko emandako ebazpen baten aurka jarri da. Zehapen hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, gurutzegunean (Noain anaien etorbidea, Mendikale), gidariei ongi ikustea galarazten ziela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu eta ebazpena deusezta dadila eskatu du.

2. Antsoaingo Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zituen egitateak zeharo egiaztatu dira espedientean; izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezartzen duenez, agintaritzaren agenteek egindako salaketek salatutako egitateen fede ematen dute aurkako frogarik ez dagoenean. Salaketa egin duen funtzionarioak froga-elementu asko aurkeztu ditu (gertaerak, lekua, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako arau juridikoa...). Interesatuak ez du alegaziorik aurkeztu prozedurako fase egokian (ustez zeukan errugabetasuna bukatu da horrela, ekainaren 18ko Konstituzio Auzitegiaren 74/1985 epaiak aurreikusitako moduan). Orain ere, errekurtsoaren fasean, ez du aurkako frogarik aurkeztu. Argi dago, beraz, arau-haustea zehapen espedientean ageri den moduan gertatu zela.

Bigarrena.-BSLren 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea." Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuak, 94. artikuluko oraingo 1.d) idatz-zatian, larritzat jotzen da oraingoan salatu den egitatea.

Arau-hauste larriak egiteagatik 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da gehienez, lege beraren 67.1 artikuluak dioenez, eta oraingoan zehapenari ezarri zaion graduazioa halako arau-hausteengatik ezar daitekeen txikiena da ia. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, legeak ezartzen dituen formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, aipatu legeak 72 eta 79. artikuluan xedatu bezala. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna zehapena ezartzeko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 8an emandako 11 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-0610 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Doroteo Picado Hernández jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-0610 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Doroteo Picado Hernández jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Doroteo Picado Hernández jaunak, 2000ko urtarrilaren 26an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2000ko otsailaren 11ko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 2000ko otsailaren 11ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 8an emandako 13 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-0615 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Doroteo Picado Hernández jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-0615 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Doroteo Picado Hernández jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Doroteo Picado Hernández jaunak, 2000ko urtarrilaren 26an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2000ko otsailaren 11ko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 2000ko otsailaren 11ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 3an emandako 4600 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-4095 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Doroteo Picado Hernández jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 19an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (251/99, 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4600 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-4095 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Doroteo Picado Hernández jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 19an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (251/99, 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 9an emandako bahitura-diligentzia baten aurka. Diligentzia horren ondorioz Doroteo Picado Hernández jaunari 51.753 pezeta atxiki zaizkio Caja Rural-ean bere izenean irekita daukan kontuan, Iruñeko Udalarekin dituen zorrak kobratzeko. Izan ere, Udalak hiru premiamendu-prozedura egin dizkio, ez zituelako borondatezko epean ordaindu trafikoko hiru isun, 251/99, 14540/99 eta 14661/99 zehapen espedienteetan jarritakoak. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta, azkenik, Auzitegi honi betearazpen bidea ez dela zilegi adieraz dezala eskatu dio.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak dituzten espedienteak igorri ditu (251/99, 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko zehapen espedienteak). Ez du erantsi errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" plantea daitezkeela (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.). "(...) premiamenduzko prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (...) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko probidentzia aurkatzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkatzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura-diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -1639 E.Ar.-), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen babesgabeziako egoeraren baitan daude" (Auzitegi Gorenaren Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -3151 E.Ar.-).

Bigarrena.-Espedienteetan ikusi dugunez, kasu honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) idatz-zatian eta Erregelamenduaren 99. artikuluko 2. idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Espedienteetan ez da ageri hiru premiamendu-probidentziak (1999ko abuztuaren 19koa 251/99 zenbakiko zehapen espedienteari dagokio eta 1999ko azaroaren 8koak 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko zehapen espedienteei) errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zaizkionik, Guztiendako Administrazio Prozeduari buruzko Legeak (30/92 Legea, azaroaren 26koa) 58 eta 59. artikuluetan adierazitako moduan, alegia. Izan ere, espedienteak azterturik ondorioztatu denez, aipatu probidentzietatik lehenbizikoa interesatuaren helbidean jakinarazteko lehen saioa egin eta handik hilabetera egin zen bigarrena, eta gainerako probidentziei buruz ia beste horrenbeste esan daiteke (251/99 espedienteko premiamendu-probidentzia jakinarazteko lehen saioa 1999ko irailaren 24an egin zen eta bigarrena urte bereko azaroaren 10ean; 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko zehapen espedienteetako premiamendu-probidentziak batera jakinarazteko lehen saioa 1999ko abenduaren 22an egin zen eta bigarrena 2000ko urtarrilaren 21ean); hortaz, arestian aipatu legearen 59.2. artikuluko araua urratu da, zeren, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxeko taulan argitaratu aurretik, bigarren saioa "ordu desberdinean eta hurrengo hiru egunetan" egin behar baita honelako kasuetan, hots, lehenbiziko aldian "ezinezkoa denean inork jakinarazpena hartzea".

Gainera, 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko espedienteetako premiamendu-probidentzien ediktu bidezko jakinarazpena ez zen osorik egin. Zehazki, ediktua ez zen jarri Berriozarko udaletxeko ediktu-taulan (espedienteen eta Auzitegi honek eskaturik Udalak eman zuen txostenaren azterketatik ondorioztatu denez). Auzitegi Goreneko jurisprudentziak hori egiteko agintzen du, besteak beste 1980ko apirilaren 22ko epaian (R. Ar. 2592), 1983ko urriaren 28koan (R. Ar. 5285) eta 1997ko martxoaren 13koan (R. Ar. 2414).

Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak aipatzen ahal dira, hurrenez hurren 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak, eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. Kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik zerga antolamendu modernotan eskabide horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbideratzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian erabat formalizatzen da egintza horien betearazpena, prozeduraren ulermen berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka, alegia".

Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta errekurritu den bahitura-diligentzia deuseza dela eta ez duela ondoriorik adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurka jarri dena (erreferentzia: 251/99, 14540/99 eta 14661/99 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 27an emandako 5680 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2524 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Doroteo Picado Hernández jaunak jarri zuen, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren 2001eko apirilaren 1eko likidazioaren aurka; udal garabiak ibilgailu bat eraman zuelako egin zen likidazio hori. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5680 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2524 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Doroteo Picado Hernández jaunak jarri du errekurtsoa, Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren 2001eko apirilaren 1eko likidazioaren aurka; udal garabiak ibilgailu bat eraman zuelako egin zen likidazio hori.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalaren Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazio baten aurka jarri da. Iruñeko Udalak 2001eko apirilaren 1ean igorri zuen likidazio hori. Garabiak erretiratu zuen ibilgailua behar ez bezala aparkatu zen, gelditzeko debekuaren seinalea dagoen lekuan eta espaloi gainean (Elurretako Andramari plaza, z/g), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik likidazioa deuseztatu dadila eta ordaindutako kopurua (9.100 pezeta) itzul dakiola eskatu du. Errekurtsoa 2001eko ekainaren 5ean aurkeztu zen.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi aztertu behar da ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Aurrekoarekin bat etorriz, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintzak eta erabakiak aurkatzeko Erregelamendua onetsi zuenak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian, 22.1 artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Kasu honetan, Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioa 2001eko apirilaren 1ean egin eta ordaindu zen, eta egintza horren aurka gora jotzeko errekurtsoa 2001eko ekainaren 6ean aurkeztu zen. Garbi dago, beraz, ekintzarako epea iraungi dela, eta horregatik bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren 2001eko apirilaren 1eko likidazioa, Iruñeko Udalak igorria, aurkatzeko jarri dena.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko uztailaren 26an emandako 3537 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2493 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Alabarte González jaunak jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpenaren aurka (28534/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3537 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2493 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. José Alabarte González jaunak jarri du errekurtso hori, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpenaren aurka (28534/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. José Alabarte González jaunak, 2001eko maiatzaren 31n aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpenaren aurka (28534/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko ekainaren 7ko probidentziaren bitartez (2001eko ekainaren 11n jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko uztailaren 2an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu José Alabarte González jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko abenduaren 22an eman zuen ebazpenaren aurkakoa (28534/00 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 31n emandako 3976 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2588 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Angel Pascal Bea jaunak jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka (13536/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3976 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2588 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Angel Pascal Bea jaunak jarri du errekurtso hori, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka (13536/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Angel Pascal Bea jaunak, 2001eko ekainaren 6an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen ebazpenaren aurka (13536/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko ekainaren 13ko probidentziaren bitartez (2001eko ekainaren 14an jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2001eko uztailaren 31n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Angel Pascal Bea jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko maiatzaren 16an eman zuen ebazpenaren aurkakoa (13536/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 4an emandako 4619 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2668 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús San Martín Uruñuela jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (28770/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4619 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2668 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús San Martín Uruñuela jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, abiaduraren muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (28770/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, hiri barnean (Landabengo poligonoa, A kalea) 90 km/orduko abiaduraz zirkulatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela (28770/00 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen ekintzarik eza, zabarkeria edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarria "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko ekintza preskribatu egin dela. Izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (agenteak salaketa egin eta berehala jakinarazi zuen; salaketak 2000ko irailaren 20ko data du), baina, salaketaren aurkako alegazioak aurkezteko epea bukatutakoan, preskripzio epea berriz hasi zen aurrera egiten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 132.2. artikuluan xedatu bezala, zehapen-espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon zelako ustezko arau-hausleari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik. Horrela, sobera bete zen Administrazioak zehapenak ezartzeko duen hiru hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legeak 81.1 artikuluan eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak 18.1 artikuluan ematen diotena, zeren eta zehapena 2001eko otsailaren 12an jakinarazi baitzen (20 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Barañaingo udaletxeko ediktu-taulan jarriz); dena dela, Udalak ofizioz adierazi behar zuen arau-haustea preskribaturik zegoela.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (baina Administrazio zehatzailearen ekintza ezagatik preskripzio epeak berriz ere aurrera egiten zuela) hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 2000ko azaroaren 27an eta 30ean, interesatuaren azken helbidean -Udaletxeko etorbidea, 5, 5.a, eskuinaldea, Barañain- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekina erantsi baitzaio, biak ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 12:15ean eta bigarrena 12:45ean), arestian aipatu 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira). Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea eta hartan aurkatutako egintza, birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena alegia, deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, zinegotzi berak 28770/00 zenbakiko zehapen-espedientean trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko emandako beste ebazpen baten aurka; bi ebazpenak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 11n emandako 4775 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2918 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael Mario Falcón Ormazábal jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2000ko azaroaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (569/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4775 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2918 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Rafael Mario Falcón Ormazábal jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2000ko azaroaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (569/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Barañaingo Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Horren zenbatekoa 19.400 pezeta da, hau da, printzipala (16.000 pezeta) gehi %20ko errekargua premiamenduagatik (3.200 pezeta) gehi kostuak (200 pezeta). Probidentzia hori 569/00 zehapen espedientean ezarritako trafikoko isun bat interesatuari ordainarazteko eman da, ez baitu ordaindu borondatezko epean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa Barañaingo Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; Barañaingo Udalak hala egin du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Hori dela eta, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluak eta, antzeko hitzetan, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluak diotenez, premiamendu-probidentziari aurka egiteko zio hauek soilik onartzen ahal dira: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioa ez jakinaraztea, edo deuseztatzea edo etetea; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiri edo bestelako agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, ez da gertatu Zergei buruzko Lege Orokorraren eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren aipatu artikuluetan azaldutako kasuetako bakarra ere. Zehazki, errekurtsogileak alegatu dituenak ez dira gertatu: ebazpen zehatzailea behar bezala jakinarazi zitzaion, errekurtso-idazkian jarri zuen helbidean (Foruen Plaza, 7, 5-C, Barañain), 2000ko azaroaren 22an. Rafael Falcón jaunak hartu zuen jakinarazpena, agente jakinarazleari interesatuaren "semea" zela esanda. Zehapena irmoa eta onartua da, ez zitzaiolako errekurtsorik egin behar zen garaian eta eran, eta dagozkion ondorio guztiak ekarri ditu.

Hala, bada, administrazio bidean irmo zelarik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua); Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan ondotik isuna ordaindu gabe zegoenez, Udalak premiamendu-bidera jo zuen hura ordainarazteko, indarra duen legeriari eutsiz, eta isunaren zenbatekoari %20ko errekargua (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak (erregelamendu beraren 98 eta 109 artikuluak) gehitu zizkion.

Bestalde, esku artean dugun kasuan ezin da antzeman preskripzioaren erakunde juridikoa gertatu denik; orain errekurritu den premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, zehapena irmo bilakatu zenetik urtebete iragan baino lehen (BSLren 81.2. artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (569/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko urriaren 31n emandako 5195 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3304 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, David Fernández Cabezón jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, seinale baten agindua ez betetzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (6727/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5195 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3304 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. David Fernández Cabezón jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, seinale baten agindua ez betetzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (6727/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak 16.000 pezetako isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste larri batengatik, alegia, zirkulazioaren nahitaezko norabidea adierazten zuen seinaleari jaramonik ez egiteagatik (Nafarroa etorbidea, San Jorge plaza). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoak salatu zuen egitatea erabat egiaztatu da espedientean, zeren, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatu bezala, trafikoa zaintzearen ardura duten agintaritzaren agenteek egindako salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen baitute. Udaltzaingoko funtzionarioak salaketaren alderdi guztiak berretsi zituen, interesatuak, kontrako frogarik erantsi gabe, alegazioak aurkeztu eta gero. Funtzionarioak bereziki azpimarratu zuen arau-hausleak eskuinera biratu behar zuela, erreian zegoen markak hala agintzen ziolako, eta hala ere zuzen jarraitu zuela eta behar bezala zirkulatzen ari zen beste ibilgailu bat geldiarazi zuela. Garbi dago, hortaz, zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Bestalde, egia da agintaritzaren agenteen salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina bidezko arrazoiak daudenean geroago ere jakinarazten ahal dira, eta jakinarazpena geroratzearen arrazoiak (kasu honetan agenteak ibilgailua pasatzen ikusi zuen eta berak ez zuen ibilgailurik arau-hauslea harrapatu eta identifikatzeko) salaketa-orrian agerrarazi behar direla.

Bigarrena.-Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna alegatu du errekurtsogileak. Horri dagokionez, gogorarazi behar dugu Auzitegi Gorenaren epaietan -besteak beste 1989ko urriaren 23koan -6990 E.Ar.-, 1990ko urtarrilaren 29koan -357 E.Ar.- eta 1997ko maiatzaren 21ekoan -4375 E.Ar.-, behin eta berriz ezarri dena: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Egia da, bestalde, Auzitegi Gorenaren Bigarren Salaren ebazpenetan behin eta berriz berretsi dela, besteak beste 1986ko maiatzaren 30ekoan (2907 E.Ar.), 1988ko martxoaren 15ekoan (2012 E.Ar.) eta 1991ko apirilaren 17koan (2798 E.Ar.), eta haren doktrina guztiz aplikagarria da Administrazioaren zehapen eremuan ú"ustezko errugabetasuna behin-behineko egia dela, aurkako froga-jarduketa batekin deusezta daitekeena, froga txikiena izanda ere aski eta egokia bada..." Hori, kasu honetan, agintaritzaren agenteak egindako salaketa-orrian zehazten da, berak zuzenean ikusi baitzuen arau-haustea; haren salaketak, gorago esandakoari jarraituz, ustezko egiazkotasuna du (iuris tantum) salatutako egitateei buruz, aurkako frogarik ez badago. Eta "kontua ez da, noski, inola ere txosten horiek egiazkotasun ustea dutenik, baizik eta froga elementuak direla... Administrazioak aski jo zuena zehapenak ezartzeko eta Salak haiek berresteko, errekurtsogileak ez baitzuen haiek aldatzeko elementurik aurkeztu..." (Auzitegi Gorenaren 1997ko maiatzaren 21eko epaia -4375 E.Ar.-).

Hirugarrena.-Trafikoari buruzko aipatu Legearen 65.4 artikuluari jarraituz, arau-hauste larritzat jotzen da, besteak beste, "agindutakoaren kontra norabidea edo noranzkoa aldatzea, edo agindutako noranzkoaren kontra zirkulatzea...". Artikulu hori Lege bereko 53. artikuluarekin lotu behar da; izan ere, azken horren indarrez "Lege honen xede diren bideetako erabiltzaile guztiek betebehar edo debeku bat ezartzen duten zirkulazio seinale guztiak bete beharko dituzte, eta beren jokaera egokitu beharko diote zirkulatzen duten bideetan dauden arauzko seinaleek ematen duten mezuari". Bide beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorreko (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 132. artikulua aipatu behar da.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna jartzen ahal da, lege horretako 67.1 artikuluari jarraituz. Kasu honetan 16.000 pezetako isuna ezarri da. Isunaren zenbatekoa zuzena da, Auzitegi honen iritziz.

Laugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak babesik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik-norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako babes gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia -4375 E.Ar.-).

Azkenik, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta interesatuari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egin eta frogak proposatzeko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko arau-hauste larri batengatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak emandako ebazpenaren aurkakoa (6727/01 zenbakiko udal espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2001eko azaroaren 6an emandako 5287 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3501 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Ignacio Ubani Iribarren jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 16an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, tiketean adierazitako denbora baino luzeago ibilgailua aparkatuta edukitzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (14097/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5287 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3501 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Ignacio Ubani Iribarren jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko uztailaren 16an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, tiketean adierazitako denbora baino luzeago ibilgailua aparkatuta edukitzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko maiatzaren 16an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (14097/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak 5.000 pezetako isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, aparkaldi mugatuko aldean (Lizarra kalea, 8) ibilgailua tiketean ageri zen denbora halako bi baino luzaroago aparkatuta edukitzeagatik. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Zehapen-prozedura eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, berauek ezin direlako agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Alabaina, "gertaerak bertatik bertara ikusi dituen edozein pertsonaren salaketa, Goi Auzitegiak dioen bezala, aintzat hartu beharreko froga elementua da, eta salaketari egiantza ematen edo kentzen dioten gainerako inguruabarrekin batera aztertu behar da" (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia -6728 E.Ar.-).

Oraingoan horixe gertatu da. Errekurtsogileak ez du gezurtatu zaintzailearen salaketa; behinola ez zion alegazioarik egin salaketari eta orain ere, errekurtsoan, ez du argi eta garbi ukatu salatutako egitatea, horren ordez, ebazpen-proposamena ez zaiola jakinarazi, entzute tramitea ez dela bete eta salatzailea ez dela agintaritzaren agentea besterik ez du esan; azken baieztapen hori ez dugu zalantzan jartzen.

Bigarrena.-Interesatua udal biltegira joan zen bere ibilgailuaren bila, Udalaren Garabi Zerbitzuak bertara eraman baitzuen, eta orduan jakinarazi zitzaion zehapen espedientearen hasiera. Udaltzaingoko agente batek jakinarazi zion, 126 zenbakidunak. Berak ez zuen sinatu nahi izan salaketa-orria, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko.

Jakinarazpen hori egin zenean, legearen indarrez, arau-haustearen preskripzio epea eten egin zen (hiru hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko 81.1 artikuluaren arabera, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutako eran idatzita), eta hamabost egun balioduneko epea hasi zen salatuak alegazioak egin eta frogak proposatu zitzan, egoki iritziz gero.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen-espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez.

Beste alde batetik, errekurtsogileak kontrakoa badio ere, behar bezala jakinarazitako salaketa ebazpen-proposamentzat jotzen da baldin eta salatuak alegaziorik aurkezten ez badu (abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretua, zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi duena, 13.2 artikulua).

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legeak 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Gainera, neurri zuzentzaileak har daitezke, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea. Arauaren atal horren garapenean, aparkaldi mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zen (1998ko irailaren 9ko 108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Ordenantza horretan arau-haustetzat jotzen da (23.7 artikulua) "tiketean adierazitakoa baino denbora luzeagoan ibilgailua aparkaturik edukitzea", eta horrelako arau-hausteengatik gehienez 8.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, ordenantza beraren 24.1.c) artikuluaren arabera. Kasu honetan 10.000 pezetako isuna ezarri da eta Auzitegi honen iritziz isunaren zenbatekoa 5.000 pezetara murriztu behar da, Legeak ezarritako graduazio irizpideei jarraituz.

Laugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak babesik eza alegatu du, entzute tramitea ez dela bete eta zehapen-ebazpenaren zioak ez direla azaldu esanez. Lehenengo kontuari dagokionez, gogoratu behar da entzute tramitea nahitaez egin behar dela (salatzaileak eta salatuak alegatu eta frogatutakoak ikusi ondoren, eta probak egin eta gero, hala denean) tramite hori salatutako egitateak argitu eta kalifikatzeko ezinbestekoa den kasuetan soil-soilik (Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79.3 artikulua). Kasu honetan entzute tramitea ez da inola ere beharrezkoa izan, salaketaren kontra ez baitzen ezer egin, ezta alegaziorik aurkeztu ere. Hain zuzen ere, horren ondorioz salatzaileak ez zuen salaketa berretsi beharrik izan.

Ebazpen zehatzailearen zioen azalpenik eza dela-eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik-norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako babes gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia -4375 E.Ar.-).

Azkenik, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa zati batez onestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Zati batez onetsi da aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko arau-hauste arin batengatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak emandako ebazpenaren aurkakoa (14097/01 zenbakiko udal espedientea); horrenbestez, isunaren zenbatekoa 5.000 pezetara murriztu behar da.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0202497