55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 18koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, aurkeztutako agiriak ontzat eman eta "Elkarte" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 666 NA, Nafarroako Erregistro Liburuan inskribatzea agintzen duena.

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdaturiko eginkizun eta zerbitzuak atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretuarekin eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuarekin bat, eta Nekazaritzako Elikagai eta Elikadura Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat eman eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"Elkarte" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, 666 NA, erantzukizun mugatukoa eta egoitza Urrotzen duena, Berraburua izeneko etxean.

Sozietatearen helburua: Abeltzaintzako ustiategia eta produktuen merkaturatzea.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

3. Ebazpen hau jakinaraztea Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, interesatuari eta Estatuko Administrazioari, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argitara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.-Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: A0204301