55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1753/2001 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarra-Azagra eskualdeko osasun garraioaren zerbitzua (ohikoa eta larrialdietakoa) kontratatzeko lehiaketa adjudikatzen duena, 2002. urterako.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 14ko 1753/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Lizarra-Azagra eskualdeko osasun garraioaren zerbitzua, 2002. urterako.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: 782.744,68 euro.

-Adjudikazio-hartzaileak: U.T.E. Transportes Sanitarios de Aragón, S.A. y Ambulancias Navarra, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204299