33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

239/2002 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Begoña Viejo Hernández andrea Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Arloko burutzatik kentzen duena, berak hala eskaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren 52.4 atalean xedatzen denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak libreki izendatu eta kenduko ditu kargutik Arloko eta Guardiako buruak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileen artean, behar duen zuzendariak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Begoña Viejo Hernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Arloko burutzatik kentzea, 2002ko otsailaren 17tik aitzina, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0202184