26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

34/2002 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, Mario Sánchez Trueba jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak, askatasun osoz.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko otsailaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Mario Sánchez Trueba jauna Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0201764