26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Planeamenduko A.S.etako aldaketa puntualaren hasierako onespena lurzoru urbanizezina industriarako hirilurzoru bihurtzeko: udal katastroko 6. poligonoko 280. lurzatiko 3.817,55 metro karratuko lurra, El Plano alderdian

Villafrancako Udalak, 2001eko abenduaren 17ko osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Planeamenduko A.S.etako aldaketa bat, Udalak berak sustatua, hasiera batez onestea. Aldaketaren bidez, herrilur izandako 3.817,55 metro karratu, 6. poligonoko 280. lurzatikoak eta ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezinaren sailkapena dutenak, industriarako hirilurzoru bihurtuko dira, 6. poligonoko 14. lurzati mugakidearen ekialdeari, Zuros Arrondo, S.L. entitatearena den horri, atxikituz, eta Villafrancako arau subsidiarioetako UC-65 jarduketa unitatearen mugapena aldatuz.

2.-Hasiera batez onetsitako aldaketari buruzko bi txosten eskatuko dira. Lehenengoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Departamentuari, 3.817,55 metro karratuko lur horren afekzioen aldaketari buruzkoa egin dezan, izan ere ureztatzeko eta bazkalekuetarako lurzoru urbanizaezina den hori industriarako hirilurzoru bihurtuko baita; bigarrena, Lurraldearen Antolamenduari eta Ingurumen Departamentuari, ingurumena babesteari buruzkoa egin dezan, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluari eta aplikazio orokorreko gainerakoei jarraikiz.

3.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 125. artikuluak 115.ari buruz xedatzen duenari jarrakiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek, hala nahi badute, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Villafrancan, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0200720