18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Jean Christrophe Houivet jaunari ingurumen arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 266/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

1275/2001 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jean Christrophe Houivet jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Urdazubiko Sepronak 2001eko uztailaren 8an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Jean Christrophe Houivet jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Catalina Nieves Nuin andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

266/2001 espedientea

1.-Salatua: Jean Christrophe Houivet.

Helbidea: Chemi du Bosquet (Arcangues).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001ko uztailaren 8a, 11:30ean, Gorramendi-Aritzakun-Sumutsua pistan.

3.-Salatutako egintza: baimenik gabe gidatzea, Wolkswagen 11-AB11 markako ibilgailuarekin (5152TQ64 matrikula frantsesa), soilik baimena duten ibilgailuak ibiltzeko murriztua dagoen pistatik. Sarrera guztietan debekuaren seinaleak daude.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste arina, foru lege horretako 111.5 artikuluan, 34.3 artikuluari eta otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretuaren 10.1 artikuluari dagokionez, ezarritakoaren arabera. Foru Dekretu horren bitartez, lurzoru ez-urbanizagarrian motoredun ibilgailuen jarduera antolatuak eta zirkulazio librea arautu ziren.

5.-Zehapen proposamena: 25.000 pezetako zehapena ezartzea proposatu da, Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114 a) artikuluari jarraituz.

Basa Fauna eta bere Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bostean.-Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0200547