18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1202/2001 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 ikasturterako baimendu Lanbide Hastapeneko Programei 2001eko diru laguntza moduluaren % 40a ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu beharra ezartzen du, bizitza aktiboan sartu edo Lege horren bidez araututako beste irakaskuntzetan ikasten segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza emateko asmoarekin.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaz baliatuz.

2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 35.2 artikuluak dioenez, Gizarte Garantiako Programak aurrez ezartzeak izaera esperimentala duenez, horien osaera eta finantzatzeko modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz zehaztuko ditu programa horiek finantzatzeko diru kopuruak.

Otsailaren 26ko 54/2001 Foru Aginduaren bitartez, 2001eko diru laguntzaren modulu ekonomikoak finkatu ziren.

Abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpenaren bitartez, Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2001/2002 ikasturtean izanen duten funtzionamenduari buruzko aginduak ematen dira.

Azkenik, azaroaren 13ko 427/2001 Foru Aginduaren bitartez, baimena eman zen, 2001/2002 ikasturtean, Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Horrenbestez, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, moduluaren % 40a ordaintzeko proposatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren ondorioz ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 26ko 54/2001 Foru Aginduan finkatu diru laguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko programak garatzea da; Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du diru laguntza.

Diru laguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

-Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

-Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

-Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek barne: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan irakatsitako Lanbide Hastapeneko Programen kasuan, eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen tailerretan emandako Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen tailerretan emanak, 28 eskola-ordu izanen dituzte astean honela banatuak: 15-18 ordu, berariazko lanbide heziketa emateko; 5-8 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako; ordu bat, oinarrizko heziketarako; 1-2 ordu, tutoretzarako eta 1-2 ordu, jarduera osagarrietarako.

b) Lanerako Prestatzeko Tailerren modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen tailerretan emanak, 28 eskola-ordu izanen dituzte astean honela banatuak: 18-20 ordu, berariazko lanbide heziketa emateko eta eta 8-10 ordu oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan emanak, 30 eskola-ordu izanen dituzte astean honela banatuak: 15 ordu, berariazko lanbide heziketa emateko; 2 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako; 10 ordu, oinarrizko heziketarako; 2 ordu, jarduera osagarrietarako; ordu bat, tutoretzarako.

Hezitzaile talde bat jarriko du programarako diru laguntzaren onuraduna den entitate titularrak, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak irakasteko, abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, komenigarri ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die entitate onuradunak, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpenean arautu baldintzen edozein aldaketak programaren kostua jaistea badakar, emandako diru laguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu Ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2001/2002 ikasturtean izanen duten funtzionamendua arautzen da.

3. Diru laguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du, programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 22ko 444/2001 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Abuztuaren 27ko 770/2001 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

4. Diru laguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2002ko irailaren 30 baino lehen:

1.-Hezitzaileen gastuen egiaztagiria.

Lan-kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta Lan Hitzarmenaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZari dagozkion zenbatekoen atxikipenen egiaztagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2.-Entitatearen inbentarioan diru laguntzaren kargura erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta zeharkako beste kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda. Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, funtzionamendu gastuen eta zeharkako beste kostu batzuen aurkibidean eta zerrendan sartutako fakturen fotokopia konpultsatua.

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako diru laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen diru laguntza murriztea.

5. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua saiakuntza moduan eginen denez, diru laguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak, otsailaren 26ko 54/2001 Foru Aginduan finkatutakoak, eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak behin-behinekoak izanen dira 2001 urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo ikasturteetan.

6. 259.280,88 euroko edo 43.140.705 pezetako gasturako baimena ematea eta 259.280,88 euro edo 43.140.705 pezeta ordaintzeko agindua ematea ikastetxe itunduentzat eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat, Ebazpenaren Eranskinean ageri baitira.

2001/2002 ikasturteko diru laguntzaren gainerako % 60a bi alditan ordainduko da: lehendabizikoa, 2002rako finkatzen den modulu ekonomikoaren % 45a, 2002ko lehen hiruhilekoan, eta gainerako % 15a 2002ko azken hiruhilekoan.

Ondoren aipatzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeentzako diru laguntzak modulu ekonomikoen portzentaia hauek dira: % 50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz"entzat, eta % 80 "El Castillo" tailer eskolarentzat. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentaien "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza eta Kultura Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek moduluen % 100ari dagokion diru laguntza jasoko dute.

% 45a 2002ko lehen hiruhilekoan libratzeko, onuradunek Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura igorri beharko dituzte Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiri bat, zergak ordainduta dituela frogatzen duena, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren beste ziurtagiri bat, Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituela frogatzeko. Eta hori ikasturtea hasi aurreko hamabi hilabeteetan; hau da, 2000ko irailetik 2001ekko abuztu arte, biak barne.

Gainerako % 15a 2002ko azken hiruhilekoan ordainduko da, Ebazpen honen 4. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

7. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren libramenduak egin ditzala eskatzea, "Irakaskuntza pribaturako diru laguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan" izeneko 41610-4811-422700 kontusailaren kargura.

8. Ebazpen hau eta Eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

9. Foru Agindu hau eta Eranskina igortzea ikastetxe interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Nafarroko Gizarte Ongizatearen Institutura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMETARAKO DIRU LAGUNTZAK, 2001EKO IRAILA-ABENDUA

Ikastetxe itunduak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 C.T. CARLOS III Bulegoko laguntzailea 1 46.625,37 7.757.809 100 46.625,37 7.757.809 18.650,15 3.103.124

A31083595 I.T.C. CUATROVIENTOS Bulegoko laguntzailea 1 46.625,37 7.757.809 100 46.625,37 7.757.809 18.650,15 3.103.124

Q3100063 A MARIA INMACULADA Ostatetxeko laguntzailea 1 46.494,39 7.736.016 100 46.494,39 7.736.016 18.597,76 3.094.406

Q3100240 E SALESIANOS Etxebizitzen inst. elekt. langilea 1 48.458,95 8.062.891 100 48.458,95 8.062.891 19.383,58 3.225.156

Aluminio aroztegiko langilea 1 50.260,46 8.362.637 100 50.260,46 8.362.637 20.104,18 3.345.055

Q3100011 J SANTA CATALINA LABOURE Bulegoko laguntzailea 1 46.625,37 7.757.809 100 46.625,37 7.757.809 18.650,15 3.103.124

Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 1 46.494,39 7.736.016 100 46.494,39 7.736.016 18.597,76 3.094.406

GUZTIRA 7 331.584,30 55.170.987 331.584,30 55.170.987 132.633,72 22.068.395

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "LANTXOTEGI" Lantegi-Eskola Eraikinen mantentze-lanetako lang. 1 46.548,05 7.744.944 50 23.274,03 3.872.472 9.3069,61 1.548.989

G31180425 "HARITZ BERRI" baserri eskola Mintegi eta Lorategiko langilea 1 43.582,04 7.251.441 50 21.791,02 3.625.721 8.716,41 1.450.288

Zurgintzako langilea 1 51.444,58 8.559.658 50 25.722,29 4.279.829 10.288,92 1.711.932

G31193790 "ETXABAKOITZ" Lantegi-Eskola Etxebizitzen Inst. elekt. langilea 1 46.489,56 7.735.212 50 23.244,78 3.867.606 9.297,91 1.547.042

Altzari modularrak egiteko langilea 1 51.444,58 8.559.658 50 25.722,29 4.279.829 10.288,92 1.711.932

Q3100108 D "PUENTE" ikastetxea Sukaldeko laguntzailea 1 50.859,58 8.462.322 100 50.859,58 8.462.322 20.343,83 3.384.929

G31129703 "EL CASTILLO" Lantegi-Eskola Sukaldeko laguntzailea 1 50.859,58 8.462.322 80 40.687,66 6.769.858 16.275,07 2.707.943

Iturgintzako langilea 1 46.197,07 7.686.546 80 36.957,66 6.149.237 14.783,06 2.459.695

GUZTIRA 8 387.425,04 64.462.103 248.259,31 41.306.874 99.303,73 16.522.750

Modalitatea: Lanerako prestakuntzako lantegiak

G80468416 "LAB. CONSTRUCCION" fund. Igeltserotzako langilea 1 68.358,51 11.373.899 100 68.358,51 11.373.899 27.343,40 4.549.560

ORDAINDU BEHARREKOA 259.280,85 43.140.705

Iragarkiaren kodea: A0113136