18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

84/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Artista Gazteen 2002ko Jardunaldien prestaketa, difusio, sustapen eta edizio zerbitzua, lehiakeka-mota guztietan, kontratatzea onesten duena.

-Xedea: Artista Gazteen 2002ko Jardunaldien prestaketa, difusio, sustapen eta edizio zerbitzua, lehiakeka-mota guztietan, kontratatzea.

-Egiteko lekua: Iruña eta Espainia osoa.

-Egiteko epea: 2002.

-Prozedura: lehiaketa publikoa, presako tramitearekin.

-Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 270.455,45 euro (45.000.000 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko erregistroan, Iruñeko Arrieta kaleko 25ean (31002 posta kodea).

-Agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik seigarren egun naturalean, 14:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Lehiaketa arautuko duten administrazio klausula eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: A0201132