118. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal planaren aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2002ko abuztuaren 13ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Udal Planaren ondoko aldaketa puntuala hasiera batean onestea: "9. eremu homogeneoaren esparruan ondoko erabilerak baimenduko dira: konponketa tailer txikiak eta artisautzakoak, farmazietako bulegoak eta antzekoak, biltegiak eta merkataritzako erabilerak, beheko nahiz lehen solairuetan". Ribaforadako Udalak berak sustatu du aldaketa hori.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 110. artikuluak 115. eta 127.2.c artikuluei buruz xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0209105