117. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsirik

Zangozako Udalak, 2002ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, xedapen zati hau duen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onetsi da Construcciones Aranguren, S.A.k aurkeztu xehetasun azterlana, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE 1 eta UE 2 exekuzio unitateko L.6.2 lurzatiko eraikuntza tipologia aldatzeko; Javier García Barberena arkitektoak prestatu ditu agiriak (2002ko uztailaren 3an ikus-onetsiak), eta lurzati horretako eraikuntza tipologia "familia bakarrekoa eta/edo kolektiboa" izatea nahi da.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 119. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Zangozan, bi mila eta biko abuztuaren hamabian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0209048