III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
Aurrekontuko 3. aldaketa hasiera batez onetsirik
Ogasun Batzordeak aurrekontuko aldaketa egitea erabaki du. Hona hemen:
Aurrekontuko 3. aldaketa.
2002ko uztailaren 18ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa bat. Halaber, hura jendaurrean uztea erabaki zuen, hamabost egun balioduneko epean, bidezko alegazioak aurkez zitezen.
Mota: kreditu gehikuntza.
Gastuetako kontusailak eta kredituaren zenbatekoa.
1-121-22602 kontusaila. Izena: publizitatea eta propaganda. Zenbatekoa: 7.000 euro.
1-314-16001 kontusaila. Izena: Gizarte Segurantza. Zenbatekoa: 3.000 euro.
1-45220-13100 kontusaila. Izena: Igerilekuetako langileen ordainsariak. Zenbatekoa: 8.000 euro.
1-45100-22600 kontusaila. Izena: Kultur ekintzak - hainbat gastu. Zenbatekoa: 12.000 euro.
1-45130-62500 kontusaila. Izena: Inbertsioa - Kultur Etxeko altzariak eta ekipamendua. Zenbatekoa: 20.000 euro.
Gehikuntza finantzatzeko kontusailak:
1-870 kontusaila. Izena: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 50.000 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legedia betetzeko.
Olaztin, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, Luis Alberto Baltierra.
Iragarkiaren kodea: A0208940