III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
GETZE-IBARGOITI
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunetan jendaurrean egonen dela Getze-Ibargoitiko udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, epe horretan barrutian sartuko diren lurren jabeek, beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten.
Barrutian sartuko diren lurrak: Getze-Ibargoiti, Zabaltza-Ibargoiti.
Getze-Ibargoitin, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkatea, José Javier Urdaci.
Iragarkiaren kodea: A0210141