105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

H.A.P.O.ko aldaketa kualifikatua, 5-A banaketa eremuan, 294. etxesaileko 1173. lurzatia, Díaz Bravo karrikako 12an dagoena, hartan sartzeko

Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendu eta Ingurugiroko Informazio Batzordeak proposaturik, H.A.P.O.ko aldaketa kualifikatua hasiera batean onestea erabaki zuen, 5-A banaketa eremuan, 294. etxesaileko 1173. lurzatia, Díaz Bravo karrikako 12an dagoena, hartan sartzeko. Ramiro Magaña Pérez jaunak sustatu du, Construcciones Santos Magaña, S.L. ordezkatuz. Halaber erabaki zuen espedientea jendaurrean paratzea hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0207694