105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 70/02 Ebazpena

2002ko ekainaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Jesus Torralba Celayak sustaturiko U.E.33.1 eta U.E. 33.2 unitateen mugatze eta xehetasun azterlana behin betikoz onestearen iragarkia argitaratu zen.

2002ko ekainaren 18an, Jesus Torralba Celayak eginiko Altsasuko U.E.-33-1 unitatearen xehetasun azterlana aldatzeko eskaera jaso da eta, eskaerarekin batera eranskin gisa, "U.E.-33-1 unitatea birzatitzeko proiektua", bi agiriak aldi berean izapidetzeko. Orobat, "U.E.-33.1 unitatea urbanizatzeko proiektua erantsi da, 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz izapidetzeko.

Apirilaren 21eko 11/1999 Legearen bidez aldaturiko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak xedatzen du alkatearen eskumenetakoa dela osoko bilkurari espreski esleitzen ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, bai eta hirigintza -kudeaketako nahiz hirigintza- proiektuetako tresnak ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 54. artikuluak aukera ematen du garatze planeamendua udal planarekin batera izapidetzeko, betiere espediente bereizietan.

Hori guztia dela eta,

Ebatzi dut:

1. U.E.-33.1 unitatearen xehetasun azterlana eta hura urbanizatzeko proiektua hasiera batez onestea, Iriondo eta Muguerza arkitektoek aurkezturiko agiriei jarraikiz.

2. U.E.-33.1 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onestea, Muguerza arkitektoak aurkezturiko agiriei jarraikiz.

3. Onespenak jendaurrean jartzea, hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien hedaturiko egunkarietako batean argitaraturiko iragarkiaren bitartez.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Altsasun, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Behin-behineko alkate andrea, Arantza Bengoetxea.

Iragarkiaren kodea: a0208798