105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasiera batean onetsirik BBBPBko U.E. 6-11 unitatea (Espoz y Mina eta Asteria karrikak eta Rey karrikaxka) borondatez birzatitzeko proiektua

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko maiatzaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea BBBPBko U.E. 6-11 unitatea (Espoz y Mina eta Asteria karrikak eta Rey karrikaxka) borondatez birzatitzeko proiektua, Promociones Espoz y Mina, S.L. enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ohartarazten da ezen, jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko dela.

Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Espedientea interesatuen eskura dago, Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207746