104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

SGU.1-Arlegiko Sistema Orokorra besterentzeko prozedura

Udalak, 2002ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Galar Zendeako udal planean SGU.1-Arlegiko Sistema Orokorrari buruz bilduriko zehaztapenak, eta kontuan hartuz ondoko artikuluetan xedatutakoa: Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko 1998ko apirilaren 13ko Legearen 33.a; Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko 1976ko apirilaren 9ko Legearen Testu Bategineko 135.a; Lurraldearen Antolamenduari eta Higiringtzari buruzko 1994ko uztailaren 4ko Foru Legearen 182.a; Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.a; Hirigintza Kudeaketari buruzko 1978ko Erregelemanduaren 197.a eta harekin bat datozenak, ondokoa erabaki da:

1. SGU.1-Arlegiko Sistema Orokorrari ekitea, Galarko Udal Planean aurreikusi moduan, bertako lurzorua lortzearren. Desjabetzapenaren bidea erabiliko da horretarako.

2. Sistema Orokor horren barneko jabeen zerrenda aurkeztea, ukituriko ondasun eta eskubideei dagozkien alderdi material nahiz juridikoak zehaztuz. Erabakiaren eranskinean dator.

3. Erabakiaren edukia eta eranskina jendaurrean egonen dira hamabost egunetan, egoki juzgatzen dutenek alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17. artikuluari eta haren Erregelamenduko 18.ari eta harekin bat datozenei jarraikiz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko uztailaren batean. Alktea, Ricardo Ariz Imízcoz.

E R A N S K I N A

SGU.1-Arlegiko Sistema Orokorraren barneko jabeen, ondasunen eta eskubideen zerrenda

1. finka: 9. poligonoko 23. lurzatia, Arlegin, Fuente Abajo kaleko 1 zk.an; azalera: 161 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: Arlegiko Kontzejua; helbidea: San Martin, 1, 31191 Arlegi.

2. finka: 9. poligonoko 24. lurzatia, Arlegin, Fuente Abajo kaleko 1-A zk.an; azalera: 1.321 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: Arlegiko Kontzejua; helbidea: San Martin, 1, 31191 Arlegi.

3. finka: 9. poligonoko 25. lurzatia, Arlegin, Barrio bajo kaleko 4 zk.an; azalera: 628 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: Maximino Samper Tanco; helbidea: Antso Azkarra 71-15. F. Iruña.

4. finka: 9. poligonoko 48. lurzatia, Arlegin, Barrio Bajo kaleko 2 zk.an; azalera: 297 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: María Purificación Tirapu Roldán; helbidea: Oriamendi, 28-2. B, Beasain (Gipuzkoa).

5. finka: 9. poligonoko 26. lurzatia, Arlegin, San Martin kaleko 7 zk.an; azalera: 207 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: María Purificación Tirapu Roldán; helbidea: Oriamendi, 28-2. B, Beasain (Gipuzkoa).

6. finka: 9. poligonoko 27. lurzatia, Arlegin, San Martin kaleko 5 zk.an; azalera: 105 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: José Istúriz García; helbidea: Ayala, 48-4. ezker, Madril.

7. finka: 9. poligonoko 30. lurzatia, Arlegin, Camino al Monte kaleko 2 zk.an; azalera: 1.959 metro karratu; kalifikazioa: hiri lurzorua; titularra: Arlegiko Kontzejua; helbidea: San Martin, 1, 31191 Arlegi .

Iragarkiaren kodea: A0207520