104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Oihan enkantea (ehuneko hogei merkeago)

Bakaikuko Udalak, enkantea eginen du, ondoko oihan aprobetxamendu hau saltzeko: 627 pago, 517,4 metro kubiko zur eta 27,6 enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa, ehuneko 20 merkatuta: 25.461,18 euro, B.E.Z. kanpo.

Proposamenak iragarki honen bukaerako eredua beteta, eta hasierako prezioaren ehuneko 2 behin-behineko fidantza gisa ordaindu izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, Udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, goizeko hamaikak arte.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta berehala irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Enkantea zuzenduko duten pleguak, hau da, Udalak onetsitako baldintzena eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak onetsitako agindu teknikoena, interesatuen eskura egonen dira Udal idazkaritzan.

Bakaikun, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, adinez nagusia, bizilekua: .........., N.A.N. zenbakia: ........., nire izenean edo ............. enpresa ordezkatuz, ...... zenbakiko Enpresaren Sailkapen Agiria baitu.

Honenbeste ...... pagoko lotearen enkantearen berri izanik, zenbaki honetako ...... eta egun honetako ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiari jarraituz, baldintza teknikoen eta baldintzen pleguen berri izanik, jakin eta oso-osorik onartzen baititut, aprobetxamendu hori neroni adjudikatzea eskatzen dut, zenbateko honen aldera: .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euro, betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0207412