III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A S A B U R U A
Itsasoko 1. sektorea urbanizatzeko lanen lizitazioa
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Basaburuko Udalak, abuztuaren 31ko egin bilkuran, lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen. Hona hemen ezaugarriak:
Kontratuaren xedea: Itsasoko 1. sektorea urbanizatzeko lanak egitea.
Adjudikatzeko modua:
Prozedura: lehiaketa irekia.
Kontratazioaren aurrekontua: 152.477,47 euro.
Enpresaren sailkapena: E eta G taldeak, 1 eta 6. azpitaldeak, hurrenez hurren, eta C kategoria.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Basaburuko Udalean.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.
Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Basaburuko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko bostetan.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dago.
Basaburuan, bi mila eta biko abuztuaren batean. Alkatea, Benito Alberro Goñi.
Iragarkiaren kodea: A0208610